sábado, 20 de enero de 2007


"Hemengo hizkuntzak ikasteko ikasle etorkinak duen beharra"
Ikasle etorkin askok ez dute, ez euskara, ez gaztelania jakingo. Beraz, hizkuntza horiek ikasi beharko dituzte. Beste ikasle batzuek, berriz, gaztelania dute ama hizkuntza. Horrek hasierako harremanak erraztu egin ditzake, baina ez dugu ahaztu behar hizkuntzak erreferente kultural zehatz batetik edaten duela. Beraz, nahiz eta hizkuntza berbera izan, gure tonuera, hiztegia, esapideak... desberdinak izan daitezke, eta gaizki-ulertuak argitu beharko ditugu behin baino gehiagotan. Horrez gain, ingelesa ere ikasten dute. Hori guztia dela eta, hizkuntza bakoitzari emango zaion trataera erabaki beharko dugu: noiz, zein egoeratan, norekin eta nola landuko diren.
ZERTAN DIRA DESBERDINAK IKASLE ETORKINAK ETA HARRERA GIZARTEKO IKASLEAK?
Mundua ikusteko erreferente kultural desberdinak dituzte: balioak, ohiturak, eskolarekiko irudia. Gerta daiteke, hasieran batik bat, bi kultura desberdinen artean egotea.
Ingurune fisiko eta soziala ez dute ezagutzen.
Eskolara dakartzaten aurretiko ezagutzak desberdinak dira.
Eskolako mundua ez dute ezagutzen: jostailuak, altzariak, liburuak, ohiturak, apaindurak..
Batzuetan beste hizkuntza bat erabiltzen dute (edo beste hizkuntza batzuk).
Ikasturtea hasita badago, gelakoek funtzionatzeko errutinak ikasita dauzkate, beren arteko harremanak hasita daude. Ikasle berriak arrotz eta baztertuta senti daitezke.
Beraz harrera gizarteko ikasleekiko ikuspegi desberdinak dituztela esan daiteke.

Datu hauek publikatzea aproposa iruditu zait. Bertan, Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa batek honako emaitzak eman ditu ezagutzera inmigrazioa eta hezkuntzari buruz:

Iturria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Eusko Jaurlaritza. 2003 (soziolinguistika klusterra<)

  • Azken urteetan (2000-2003) ikasle etorkinak Euskal Herrian 4000 inguru izatetik 8000 inguru izatera pasatu dira.
  • Ikasle etorkinen artean latinoamerikarrak dira talde nagusiena (% 45), bigarren taldea Afrikatik etorritakoa (% 20), eta ondoren Europa Erdi eta Ekialdekoak (% 15), EEBB eta EBkoak (% 10) eta Asiakoak (% 6).
  • Euskal Herrian eskolatzen diren ikasle etorkinen % 76 ikastetxe publikoetan dago, eta gainontzeko % 24 itunpeko ikastetxeetan. Etorkin ikasleri horren % 65ak A ereduan ikasten du. Hori da ikasle etorkinak ikastetxe gutxitan pilatzearen arrazoia. Kontuan hartu behar da, gainera, itunpeko ikastetxeetan (pribatuak) eskolatzen den ikasleriaren zati bat estatu batuarrak eta europarrak direla.
  • Ikasle atzerritar gehiengoa egoera soziokultural eskasean aurkitzen diren ikastetxeetan eskolatzen da (Defensor del Pueblo, 2003).
  • Ikasle etorkinek lortzen duten eskola maila eta eskola errendimendua bertako ikasleen azpitik kokatzen da gehienetan (Defensor del Pueblo, 2003).

jueves, 18 de enero de 2007


Artikulu honetan dioen bezala: Etorkinak gure mundua dira.
Immigrazio Legearen kontrako protesta eguna egin zuen atzo Cimade elkarteak «Irainak aski! Etorkinak gure mundua dira» kanpaina abian jarri zuten atzo Estatu guztian CESEDA lege egitasmoaren kontra. Estatuko atxikitze zentroetan etorkinei laguntza juridikoa eskaintzen dien elkarteko presidente Patrick Peugeotek gutun ireki bat igorri zion atzo Nicolas Sarkozy Barne ministroari. Baionan atzo eskainitako prentsaurrekoan Cimadek Hendaiako atxikitze zentroan ere etorkinak legearen kopuruak betetzeko erabiltzen direla salatu zuen.


«Etorkinak ez dira hartzen ari: ematen ari dira; aberatsago gara haiei esker»
Berrian (Berria.info) aurkitutako artikulu batean honako galderak planteatzen zaizkio Jose carlos esparza Nafarroako Gizarte Ongizaterako zuzendari nagusiari.
  • Zenbat etorkin daude Nafarroan?
  • Hezkuntzari dagokionez sare publikoan dago gehiengoa. Hainbat taldek ghettoak sortzen ari direla salatu dute?
  • Zeinda beraien egoera etxebizitzen esparruan?
  • Epe luzera gatazkarik sortuko den beldurrik al zarete?
  • Etorkinentzat prestaturiko programarik baduzue?
Aproposa iruditu zait gure inguruko hiriburuetakoren batean dauden etorkinen zenbatekoa edo datorenbat ematea; beraz kasu honetan Donostiako etorkinen zenbatekoa adierazten da.
INMIGRAZIOA DONOSTIAN
Donostian Espainiako Estatuko nazionalitatea ez duten 8.387 pertsona daude erroldatuta Donostian. Horietako gehienak, %75,5, Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetako herritarrak dira (6.328), eta gainerakoak, %24,5, Europako Batasuneko beste herrialdeetakoak (2.056 pertsona).
Interesgarria aurkitu dut kataluniako egoera azaltzea, bertako egoera gurearen antzeko bait da hizkuntzen ondorrioz.
<<Eskola, hizkuntza eta inmigrazioa katalunian>>

Gero eta atzerriko ikasle gehiago iristen dira gure hezkuntza sistemara, eta haur horiek katalana eta gaztelania ez diren ama-hizkuntzak dituzte. Zalantzarik gabe, horrek guztiak beste erronka batzuk sortzen ditu (esate baterako, immigrazioaren fenomenoa gero eta handiagoa denez, ikasle askoren hizkuntza ez dago eskolako curriculumean); horren ondorioz, eta hezkuntza dela etorkinak gizarteratzeko faktorerik garrantzitsuenetakoa kontuan izanda, hizkuntzaren eta eskolaren arteko erlazioari buruz hausnartzearen premia azpimarratzen du egileak artikulu honetan. Eztabaidatu beharreko hainbat gai azaltzen dizkigu artikuluan zehar Josep M.Serrak. .

miércoles, 17 de enero de 2007

Garan aurkitu dudan artikulu honetan dioenez, etorkizunean Euskal Herrian dauden etorkinen seme- alaba gehienek ez homen dute euskaraz ikasiko. Garrantzia eman nahi izan diot artikulu honetan kontatzen duen egoerari. Nire ustez oso garrantzitsua eta lagungarria; azken finean ezinbestekoa litzateke, etorkinen haurrek euskara jakitea.
Gara egunkariko artikulua:

«EAEn ikasten duten etorkinek ez dute euskara ikasiko» “Aniztasunean, euskara eta inmigrazioa hezkuntza sisteman” lelopean, Euskara Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako jardunaldiak egiten ari dira EHUko Sarrikoko campusean. Mario Zapata soziologoak egindako diagnostikoa azalduta hasi ziren atzo, eta hau izan zen abiapuntua: «Egun EAEn ikasten duten etorkinen sema-alaba gehienek ez dute euskara ikasiko». Hori «integraziorako oztopoa» da.
Hik/Hasi aldizkarian, etorkinen eskolaratzearekin erlazionaturiko artikulu interesgarri hau topatu dut eta publikatzea erabaki dut:

La Inmaculada ikastetxea, Hernani: Ikasle etorkinak etxekotzen

Ez dira nolanahiko kopuruak Hernaniko La Inmaculada ikastetxekoak: ikasleen % 30 etorkinak dira, eta 17-19 nazionalitate desberdin nahasten dira. Gizartean desilusio garaia bizitzen ari dira etorkin asko, errealitatea ez baita telebistan agertzen den bezain polita. Arrotza den herrialde batean bizimodua aurrera atera behar dute, eta baita euren seme-alabek ere. Denak eskolan biltzen dira, eta egoera horretan egosten ari denaren lekuko bat da Inmaculada ikastetxea.
Hernaniko mojen ikastetxera etortzen diren etorkin guztiak ez dira irailean hasten; ikasturtean zehar ere hasten dira, etorri ahala. Badakite une horretan nola egin harrera. Hasteko, etorri berriari proba bat egiten zaio maila akademikoa ikusteko, eta horrela, zein taldetan sartuko den eta ikasle horrekin nola lan egingo duten erabakitzen dute. Itzultzailea behar badu, eskatu egiten dute. Ez badu behar, gelara bidaltzen dute eta Integrazio gelako irakaslea arduratzen da. Egun berean gurasoekin solasaldi bat egiten dute dokumentuak eta abar egiteko.



martes, 16 de enero de 2007

BLOG-aren Aurkezpena:
Nik, inmigrazioari buruzko blog-a egitea erabaki dut. Uste dut gai garrantzitsua dela gaur egun eta hezkuntzarekin erlazioa duela. Eskoletan bertan jorratzen den arazoa da inmigrazioa eta komunikabide kateek ere asko jorratzen dute, beraz nik garrantzia handia ematen diot gai honi eta horren ondorioz honi buruzko blog-a egitea erabaki dut.
Nire aurkezpena:
Aitor Guisasola naiz. 22 urte ditut eta Zornotzakoa nahiz, Bizkaitarra.
Gogoko dut kirola egitea, hondartzara joatea eta leku berriak esagutzea.
Ordenagiluarekin ez nahiz oso ondo konpontzen baina saiatu saiatzen nahiz.
Karerra hau bukatzeko gogoekin nabil, eta baita, laster lanean jarduteko gogoekin.
5urtez ibili nahiz herriko ikastolan haurrekin entrenatzaile lez, eta horregatik erabaki nuen karrera hau egitea.