miércoles, 17 de enero de 2007

Hik/Hasi aldizkarian, etorkinen eskolaratzearekin erlazionaturiko artikulu interesgarri hau topatu dut eta publikatzea erabaki dut:

La Inmaculada ikastetxea, Hernani: Ikasle etorkinak etxekotzen

Ez dira nolanahiko kopuruak Hernaniko La Inmaculada ikastetxekoak: ikasleen % 30 etorkinak dira, eta 17-19 nazionalitate desberdin nahasten dira. Gizartean desilusio garaia bizitzen ari dira etorkin asko, errealitatea ez baita telebistan agertzen den bezain polita. Arrotza den herrialde batean bizimodua aurrera atera behar dute, eta baita euren seme-alabek ere. Denak eskolan biltzen dira, eta egoera horretan egosten ari denaren lekuko bat da Inmaculada ikastetxea.
Hernaniko mojen ikastetxera etortzen diren etorkin guztiak ez dira irailean hasten; ikasturtean zehar ere hasten dira, etorri ahala. Badakite une horretan nola egin harrera. Hasteko, etorri berriari proba bat egiten zaio maila akademikoa ikusteko, eta horrela, zein taldetan sartuko den eta ikasle horrekin nola lan egingo duten erabakitzen dute. Itzultzailea behar badu, eskatu egiten dute. Ez badu behar, gelara bidaltzen dute eta Integrazio gelako irakaslea arduratzen da. Egun berean gurasoekin solasaldi bat egiten dute dokumentuak eta abar egiteko.



No hay comentarios: